Donosti Ereski Abesbatzaren zuzendaria

JON AIZPURU

Jon Aizpuru Mallea 1983an jaio zen. Irungo Ametsa elkarte Kulturalean eta Irungo Kontserbatorioan musika ikasten hasi zen. Erdi Mailako Tronpeta ikasketak bukatu ondoren, abesbatza zuzendaritzan graduatua da Musikenen -Euskadiko Goi-mailako Musika Zentroa- Gabriel Baltés izanik haren maisua.

Hainbat abesbatzatako kide izan da, Kup eta Kea Ahots Taldeetan, besteak beste, eta proiektu askotan hartu du parte zuzendari edo abeslari gisa Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko talde desberdinetan.

Gipuzkoako eta Euskal Herriko Elkarteekin ikastaro ezberdinak jaso eta eman ditu. Txapelketa, jaialdia, ziklo nazional eta internazionaletan partu hartu du. Hainbat diska grabaketa egin ditu abeslari eta zuzendari lanetan.

Gaur egun, Musikenen zuzendaritza orkestala ikasten du, Arturo Tamayo maisuarekin.