ABESBATZA-TRUKEAK

DONOSTI ERESKI ABESBATZA

ABESBATZA-TRUKEAK

Donosti Ereski elkarteak urte askoko esperientzia du trukeak antolatzen, bai Europako herrialdeetako abesbatzekin, bai euskal elkarteekin edo beste autonomia erkidego batzuetakoekin.

 

Horregatik, beste abesbatza batzuk gurekin harremanetan jartzera animatzen ditugu: gure hiria bisitatu eta donostiarrek zuen musika goza dezaten nahi baduzue, guk atseginez itzuliko dizuegu bisita.

 

Esperientziak esaten digu truke horietan sortzen diren uneak eta lagunak ordainezinak direla, eta koralista eta pertsona gisa hazten laguntzen digute.