Gizonezkoen Gregoriar Scholaren zuzendaria

Jokin Otamendi Azurmendi

Jokin Otamendi Azurmendi 1941ean jaio zen, Donostian. Donostiako San Bizente elizako tiple eskolaniako taldean eman zituen gregoriar musikako lehen pausoak, On Gelasio Aranburu Alkainen gidaritzapean.
 
1962 eta 1964 urte bitartean, Donostiako Seminarioko koru-zuzendaria izan zen. Ondoren, Madrileko Musika Sakratuaren Goi Mailako Institutoan ikasi zuen, Samuel Rubio eta Tomás Manzarraga irakasle zituela, besteak beste.

Gaur egun, Donosti Ereskiko gizon eta emakumezkoen gregoriar taldeak zuzentzen ditu.